Gaur,Irailaren 7a, egun haundia da;Duela 103 urte,1909.urtean, gaur bezelako egun batez Erreala sortu zen.Talde txuriurdinaren jarraitzaile garenak zorioneko gaude, ez bait dira egunero 103 urte betetzen, eta zer erranik ez, egoera ekonomikoa tarteko,talde bat mantentzea gero eta zailagoa den gizarte hontan. 103.urteurren hau lehen mailan ospatuko dugun bezala, hurrengoak ere hala izan daitezela! ZORIONAK Erreala!
viernes, 7 de septiembre de 2012
ZORIONAK ERREALA!
Gaur,Irailaren 7a, egun haundia da;Duela 103 urte,1909.urtean, gaur bezelako egun batez Erreala sortu zen.Talde txuriurdinaren jarraitzaile garenak zorioneko gaude, ez bait dira egunero 103 urte betetzen, eta zer erranik ez, egoera ekonomikoa tarteko,talde bat mantentzea gero eta zailagoa den gizarte hontan. 103.urteurren hau lehen mailan ospatuko dugun bezala, hurrengoak ere hala izan daitezela! ZORIONAK Erreala!
Gaur,Irailaren 7a, egun haundia da;Duela 103 urte,1909.urtean, gaur bezelako egun batez Erreala sortu zen.Talde txuriurdinaren jarraitzaile garenak zorioneko gaude, ez bait dira egunero 103 urte betetzen, eta zer erranik ez, egoera ekonomikoa tarteko,talde bat mantentzea gero eta zailagoa den gizarte hontan. 103.urteurren hau lehen mailan ospatuko dugun bezala, hurrengoak ere hala izan daitezela! ZORIONAK Erreala!
Etiquetas:
genaro taldea
lunes, 14 de mayo de 2012
miércoles, 9 de mayo de 2012
Genaro Taldearen oharra
2011-2012 denboraldia amaitzear den honetan, Genaro Taldeak talde txuri-urdinaren inguruan eman diren
zenbait jarrera eta gertakariekiko desadostasuna adierazi nahi dugu:
Bakoitzak bere iritzia du eta iritzi hori guztiz
errespetagarria iruditzen zaigu baina zenbait jarrera salagarriak iruditzen
zaizkigu.
Bestetik, ez dugu bat egiten gure taldeko entrenatzailea den
Philipe Montainer-ek zaleen aldetik jasotzen duen esker txarrarekin.Hemen ere
bakoitzak bere iritzia izango du baina gure ustez, jaso dituen kritika, txistu
eta bestelakoak, zaleen pazientzia faltaren erakusgarri dira.Genaro Taldetik,
entrenatzaileak harrobiarekin izan duen konfidantza eta ausardia txalotu nahiko
genuke.Denak pozik uztea ezinezkoa dela badakigu eta jokalariren batek edo
bestek minutu batzuk gehiago izan balitu
eskertuko genukeela ere ez dugu ukatzen baina lehen urtea du taldean eta
egin duenari bere meritua onartu beharra zaio.Mundua bera ere ez zen egun bakarrean
egin eta Genaro Taldean behintzat Montainer-en proiektuak zaleen babesa eta
konfidantza merezi duela uste dugu
Honekin lotuz, Anoetan, berez hotza den zelai batean,
zenbait zaleren jokaerarekin harritu xamarrak gaude, harritu xamarrak eta
triste. Ez dira garai onak Errealzaleontzat, baina alde batetik, nondik gatozen
ezin dugu ahantzi: antza, duela bi urte bigarren mailan ginela ahantzi zaio
askori. Hemen erreza da taldea ongi ari denean, kamiseta txuri urdina jantzi,
Anoetara joan eta taldea animatzea. Baina zaleak une zailenetan ere hor egon
behar du! Ez zaigu normala iruditzen, markagailua 0-0ekoan dela atsedenaldira
joan eta bertan txistuak entzun beharra; edo pase txar bat egin eta
jokalariak mespretxatzea, hain zuzen ere
taldeak gehien behar gaituenean.
Besterik gabe, eta gure atsekabea eta desadostasuna
adierazita, bukatzeko Errealeko zaleei,
gure kapitainak aurreko batean eskatu zuena eskatu nahiko genieke :
pazientzia, pazientzia eta pazientzia!
Eta orain bai, besterik gabe,
Hasteko, San Mameseko afera dela eta ez zaigu ongi iruditzen
bertan izan ziren jokalariek zale batzuren eskutik pairatu behar izan dutena; hala nola,
irainak, oihuak, txistuak eta bestelakoak. Batetik, jokalariak, pertsona den
gisan, bere lan ordutik kanpo bere aisialdia nahi bezala antolatzeko eskubidea
du. Bestetik, A8az bestaldeko taldearekin duten harremana naturalki eta
positiboki baloratzen dugu.Jokalariak San Mamesera joan izana bi taldeetako jokalarien
artean dagoen giro onaren seinale delako.Hemendik
gure animoak eta gure babesa Zuru,Antoine,Toño eta Cadamurori.
Eta gure kapitaina aipatu dugun ezkero, azkeneko hitz
batzuk: Aupa Mikel! mila esker 20 urte hauetan taldeari eman diozun guztiarengatik, aldagelan
eredu izateagatik, momentu txarrenetan ere hor egotegatik,taldeari eta koloreei
erakutsitako fideltasunarengatik,… MILA ESKER MIKEL! Eta zorte on zure bizitza
berrian!
GORA ERREALA!!!
Genaro Taldea
jueves, 22 de marzo de 2012
Erreala-Levante: EZINAREN EKINAZ … EZ EGINA
Atzo jokatutako partidua ongi hasi zuen Errealak, 5 minutuan Velak gola sartu baitzuen Xabi Prietoren pase bati esker.
Partiduko une ulertezinak gero etorri ziren; 10. minutuan Iñigo Martinezek posizioa irabazita baloia garbi kendu zion El Zhar jokalariari baina epaileak penaltia zela erran zuen. Hemendik aitzinera Erreala saiatu zen baina ezinean ibili zen, gainera Levanteren golak min handia egin zuen. Hala ere, Levantek gola sartu aurretik penalti bat izan zen, Levanteren jokalari batek eskuarekin jota, baina epailea mutu ez zuen deus ere adierazi. Atsedenaldia bertan zela Konek gol ikusgarria sartu zuen Farinosen pase baten bitartez, aipatzekoa da Konek egindako partida.
Beraz atsedenaldian Errealak 1- Levantek 2
Han ginenak kezka bat genuen, taldeak nola hartuko zuen 2. zatia, ongi hasten bazen zaleen laguntzarekin partiduaren bila joateko denbora izanen genuke.
2. zatian taldea partidaren bila joan zen, baina 11. minutuan Elustondok zelai erdian eginiko falta batean 2. txartela horia ikusi zuen eta taldea 10 jokalarirekin utzi. Baina Erreala ez zen kikildu eta partidaren bila joan zen. Pardo eta Ifran sartu zituen.
Pardo berdegunean zela Errealak bixiago jostatzen zuen eta aukerak ere hor egon ziren, Ifranek izandakoa Pardoren pasearekin batik bat. 2.zatia orokorrean Levanteren zelaian jostatu zen eta Levantekoak faltak egin eta egin ibili ziren.
Partidua akaberan Levantek 3. gola sartu zuen eta honekin akitu zen.
Partida honen gako handia epaileak izan zuen eta Elustondoren txartel gorria, ala ere taldea ez zen kikildu eta partidaren bila joan zen.
Gure taldea dena ematen badu ezin zaio deus ere erran horren kontra.
AUPA ERREALA
viernes, 11 de noviembre de 2011
GENARO TALDEA BATZAR OROKORRA DEIALDIA
GENARO TALDEAKO bazkideei:
Eskutitz honen bitartez Azaroaren 25 ean, ostirala, XUGA ostatuan urteko EZ-OHIKO BATZAR OROKORRA egin behar dugula jakinarazten dizugu.
Gai zerrenda hau delarik:
-Juntako kideen aldaketa.
ORDUA:
-1go konbokatoria: 19:30tan
-2. konbokatoria: 20:00tan
NON: XUGA ostatuan.
Zuen erantzuna baiezkoa delarik agurtzen gara,
Etiquetas:
batzar orokorra,
genaro taldea
domingo, 5 de junio de 2011
I.Ibilaldi Arautua eta senidetze bazkaria , giro ederrean!
Gaur goizean,eguraldi ederra lagun, Errealeko Genaro Taldeak eta Osasunako Bortzirietako Gorriak peñak antolatutako lehen ibilaldi arautua burutu da . Alkaiagako frontoitik hasi eta Lesakako Koxkila ostatuan amaitzen zen bidea egin behar izan dute parte hatzaileek.
Indarrak hartzeko, ibilbidean zehar pare bat janari/edari postu izan dituzte bertzalde, Ibilaldiaren amairen luntxa eskaini zaie parte hartzaileei eta ondotik bi peñetako kideek anai arteko bazkari batean senidetze ekitaldi bat egin dugu. amaiera aldera elkarri oroigarriak banatu dizkiogu. Bi peñak elkarlanean antolatzen dugun lehen ekitaldia izan da ibilaldi arautuarena. Aurtengoa ikusiz hurrengo urtean berriz ere errepikatzeko gogorik behintzat ez zaigu falta! milesker parte hartzaile guztiei!
Argazki bilduma:
lunes, 23 de mayo de 2011
Ibilaldi Arautua
Osasunako Bortzirietako Gorriak Peñak eta Errealeko Genaro Taldeak, elkarlanean, ibilaldi arautua antolatu dute hurrengo ekainaren 5erako.Igande goizez eginen da proba eta bikoteka izanen da.
Ibilaldia Alkaiagako frontoian hasi eta Lesakan amaituko da. Lehenengo bikoteak irteera goizeko 8:30tan eginen du.
Bertzelako ibilaldiekin alderatuta ibilaldi neurtuak bere berezitasunak ditu. Kasu honetan ez du lehena iristen edo inork baino lehen amaitzen duenak irabazten. Bikote guztien denborekin bataz-bertzeko bat egiten da eta denbora horretara gehien hurbiltzen den bikoteak irabazten du.
Izen emateko 6 euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta hortarako aurrez Lesakako Koxkila eta Berako Xuga ostatuetan izanen duzue aukera, beti ere Ekainaren 4eko arratsaldeko 16:00ak arte. Hala ere, egunean bertan ere izen emateko aukera izanen da, goizeko 8etatik proba hasi bitarte. Hori bai, irteera ordena erabakitzerako orduan lehentasuna izanen dute aurrez izen eman duten bikoteek.
Ibilbidean zehar indarrak berritzeko jan-edaneko bi postu izanen dire eta helmugan luntxa eskeiniko zaie parte hartzaileei.
Sariei dagokienean, irabazleek Txapela eta oroigarriak etxeratuko dituzte. Eskualdeko bi taldeek elkarrekin antolatzen duten lehen ekintza izanen da.
Ibilbidea zure ordenagailuan aztertu nahi baduzu, hurrengo fitxategiak deskargatu:
Google Earth: helbide ofiziala
Ibilbidearen Fitxategia: MartxaArautua.kmz
Etiquetas:
Bortzirietako Gorriak,
genaro taldea,
Martxa Arautua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




