sábado, 8 de junio de 2013

Zorte on Jagoba!!

Zurrumurruak azkenean egia!;Jagoba Arrasate Berritxuarra izanen da hurrengo denboraldian Errealeko entrenatzailea.Etxeko taldeak, etxeko entrenatzailea falta zuen! urte baterako kontratua izan arren, hurrengo urtekoa ibilbide luze baten lehena izatea espero dugu!Zorte on Jagoba!

miércoles, 5 de junio de 2013

Bota Bertsoa!!


Gaur primizia ttiki bat.Hurrengo astean kaleratuko da Ttipi-Ttapa aldizkariko hurrengo alea. Ale hortan, "Bota Bertsoa" atalerako bertso batzuk eskatu zizkidaten.zeri kantatuko eta Errealaren "hazaina" ezin albo batera utzi! hona hemen, primizia bezala, bi bertsoak:


IZENBURUA:Reala “Txanpions”en”
DOINUA: afari ikaragarri

1-Errealaren lorpenak
aipatu nahiko nituzke
denboraldi ahaztezin hau
edozein taldek nahi luke!
Barsa, Atletik, Atletiko,...
garaipen aina ezuste
kritikak, ta aurkariak,
biak gainditu dituzte.(ber)
Laugarren postua lortu
ta balentriaren truke
Txanpions-ean jokatzeko
txartela eskutan dute.
ta lorpena, ospatzeko
modukoa da nik uste;
ai, nork imajinatu hau
orain dela hiru urte?


2-Eguberri parte hortan,
zenbat “Montañer dimision”!
orain joan dela eta:
”zaleak aunitz zor zion,...”
Hankak lurrean jartzeak
igual, egingo digu on
nola kanporaketa bat
gure esperuan dagon; (ber)
presta bitez, Shalke, Zenit,
Milan, Arsenal ta Lyon!
nahiz ta ez diren berdinak
”Europa League” ta “Txanpion”,
jokatu ahal izate hutsa
ze gozamen, ze zorion?
behin aukera izango ta
beldurrez ezin da egon!(ber)

Julen Zelaieta 

sábado, 25 de mayo de 2013

Gaur da eguna!

Gaur da eguna!. aunitzeri duela hamar urtekoa etorriko zaio gogora; Vigon eskutik ihes egindako liga hura. Egun hartan, ilusioa zen nagusi,eta ez zen guttiagorako! Errealak aukera paregabea zuen;bertzeak bertze,Arkonada, Gorriz Satrustegi, eta nola ez, Genaro zenak lortutako balentria bera lortzekotan zen; Liga titulua.


Bi jardunaldi bertzerik ez ziren gelditzen. Bi jardunaldi,urrezko sei puntu. Vigora hurbildutako 9000 zalek hiriko alde zaharra txuri urdinez jauntzi zuten.Zale aunitzek seguraski ahotsa hiriko kaleetan edo Balaidosko harmailetan utzi izanen zuten.Tamalez, zintzurren gisan, hiru puntuak ere bertan gelditu ziren, eta Real Madrilek azken jardunaldian ez zuen barkatu.Hala ere, egun bateko penak gainditu eta txapeldunordetza liga irabazi balitz bezala ospatu genuen.

Hamar urte pasatu dire, hamar urte zail eta taldeak nortasuna berreskuratu duen hontan berriz ere aukera eder baten aintzinean gaude.Orain ere bi jardunaldi gelditzen dire, orain ere urrezko sei puntu,eta orain ere ilusioa da nagusi. Txapeldunen ligarako sailkapena ez da ,noski, Liga titulu bat irabaztea baina zenbait urtez taldea bigarren mailan arrastaka ikusita sufritu dugunontzat, Txapeldunen ligarako txartela lortu ahal izatea gauza haundia da,Zer erranik ez, etxeko jokalariekin oinarritutako Erreala bezelako talde batentzat.













Galtzeko deus gutti;txarrenera jota,Europa Leaguerako zuzeneko txartela ere hor dago, baina ez gara horrekin konformatzen, gehiago nahi dugu: hurrengo urtean kamisetako maukan, goiko baloi izardun hori ikusi nahi dugu;diz-diz egiten duten izarrez betetako hori.

Gure esku dago ametsa egin bihurtzea. Ez da errexa izanen, Real Madrilek jokoan deus ez izan arren,ez baitu oparirik egiten! hori bai, zerbait alde badugu, hori jokalari kopurua da. Normalean Txurien aurkako partiduetan epaileen joerari keinu bat eginez erraten da, 11 jokalari 12ren kontra aritzea bezala izaten dela ,baina gaur ez da halakorik izanen, eurak 12 izan daitezke baina gu 32.087 izanen gara!

Bartzelona erori zen, Atletiko Madrili bere etxean irabazi zitzaion, zeharka begiratzen dugun Valentzia bera ere menpean hartu zuten Txuri urdinek...Real Madril-a zergatik ez?

Zaleek aunitz dugu errateko;leher dadila Anoeta, zelai hotzaren mitoa hautsi eta jokalariek senti dezatela gure beroa! gaur da eguna, orain da momentua!

goazen Erreala!!

ah! eta ez bada posible,..ba egun bateko pena bertzerik ez dadila izan!

GORA ERREALA!!

lunes, 8 de abril de 2013

Genaro Taldeko IV. mus txapelketa


     


Atzo (apirilaren 7) Eskualdeko Errealzaleen Genaro Taldeak antolatutako  IV. Genaro Taldea Mus txapelketa jokatu zen  Berako Xuga ostatuan. laugarren aldi honetan 18 bikotek parte hartu zuten, azkeneko aldian baino 5 bikote gehiagok. Hainbat kanporaketa pasatu ostean bi bikotek jokatu zuten final haundia; Joxe Mari eta Joanito 
Zelaieta anaiek batetik  eta Asier Saragueta eta Xabi Irazoki beratarrek bertzetik. Bertan anaia zenari  omen eginez,Zelaietatarrak izan ziren nagusi, beraz, lehen saria etxean gelditu zela erran dezakegu. Asier eta Xabik aldiz bigarren sariarekin konformatu behar izan zuten. txapeldunek, garaikurraz gain,Xugan bazkari bana,Erreala-Real Madril partidua ikustera joateko sarrera bana eta Genaro Taldeko bufanda eder bana eskuratu zituzten. Txapeldunordeek aldiz Bildots erdi bana eta Genaro Taldeko bufanda bana.Hirugarren saria Txelu Oiartzabal eta Estibaliz Berroeta beratarrentzat izan zen eta hauek ardo eta txanpain lote bana eta Genaro Taldeko bufanda banarekin joan ziren etxera.

Genaro Taldeak eskerrak eman dizkie  Xuga ostatuari,Egia garaikur enpresari eta nola ez, txapelketan parte hartu zuten guziei ere.


Aintzinera begira,Genaro Taldeak hainbat ekintza burutuko ditu, artean apirilaren 20-21eko asteburuan jokatzekoa den Osasuna-Erreala partidura ateraldia antolatzen ari da.lerro hauek idazterako momentuan, artean Espainiako futbol federazioak 32.n jardunaldiko partiduen  egunak eta orduak  finkatu gabeak ditu , baina horren berri izan orduko ateraldiko xehetasunak lotzeari ekinen dio taldeak.

domingo, 7 de abril de 2013

EL RESURGIR DE LA REAL SOCIEDAD | Canal +

Champions-en azkenekoz egon zenetik hamar urte pasa ondoren, Erreala bezalako talde historiko bat berriz ere hoberenen artean egotea lortu du. El resurgir de la Real Sociedad dokumentalean emaitza bikain honen protagonistekin.