lunes, 27 de diciembre de 2010

BARTZELONAKO BIDAIA (2010-xii)


Pasa de Abenduaren 11 eta 12an GENARO TALDEAko kideak Bartzelonara joan ginen, 30 bat lagun bildu ginen Bartzelona-ERREALA partidua ikustera joateko. Iamotenea pareko, Toki Ona, aparkalekuan genuen hitzordua eta goizeko 9ak aldera atera ginen. Bidean geldiune bat egin genuen eta arratsalderako han ginen.

Behin gauzak hostalean utzita, partiduaren aitzineko gaua bizitzera atera ginen, eta a ze gaua!!!! errealtzaleak non-nahi eta gu tartean gozatuz.

Hurrengo egunean, partiduaren eguna, bazkaltzera atera ginen. Bazkaria La taverna del Born-en egin genuen, gure sorpresa hemen agertu zen; paperezko mantelatan Berako txistorra bertan jaten zela ageri baitzen, non eta Bartzelonan. Bazkaria umore ederrean pasa genuen eta, nola ez, Berako txistorra jan genuen.



Behin bazkari ederraz gozatu eta gero, Errealeko jokalariak zauden hotelera animatzera hurbildu ginen. Ez ginen Donostian baina Bartzelonako kaleak Donostiako alde zaharra ziruditen, ZE GIRO BIKAINA.
 Partidaren ordua iritsi zen eta han geunden eskailerak goitu eta goitu gure eserlekuetara joateko. Gu jarri ginen tokian 500 bat errealtzale ginen, animatuz eta animatuz. Partidua nola akabatu zen denok dakigu, baina emaitza guttienekoa zen, ERREALA GUZTIAREN GAINETIK BAITAGO!!!!

Partidua amaitu zenean autobusa hartu eta goizeko 6 t’erdiak  aldera Beran ginen.

BADALONAKO ATOTXA PEÑARI (Loren,David eta bertzeak) eskerrak eman nahiko genieke, Bartzelonan egon ginen momentu oro gurekin egon baitziren.

AUPA ERREALA !!!!!

UNAI ETA GENARO BETI GUREKIN !!!!!

argazkiak: Jon Altzuguren. 

viernes, 17 de diciembre de 2010

Genaro tardearen II. mus txapelketa



"GENARO TALDEA"k hurrengo Abenduaren 26-an MUS TXAPELKETA antolatu du.
Berako Xuga, Errekalde eta Fidel ostatuetan jokatuko da.
Apuntatzeko egunan bertan 16:00ak baino lehen Xuga ostatuan.
Sariak hauek direlarik:

1go saria dastaketa menua 2 lagunentzako ETXALARKO HERRIKOAN
2.saria Eguberritako saski bana
3. saria cava lote bana ( Comercial Satrustegui-ren eskutik)

ANIMA ZAITEZTE

miércoles, 13 de octubre de 2010

BARTZELONARA BIDAIA !!!


"GENARO TALDEA"k jadanik denboraldi honetako ekitaldia bat antolatua du.
Hurrengo ABENDUAREN 11-12 bitarteko datetan BARTZELONARA joatea hain zuzen ere.

Data hauetan BARTZELONA- REAL SOCIEDAD futbol partida jolastu behar dute eta GU han egonen gara erreala animatzeko eta partiduataz disfrutatzeko.

GENARO TALDEKO BAZKIDEAK: 120€   EZ-BAZKIDEAK: 150€

(AUTOBUSA+ GAUA BARTZELONAN + PARTIDUKO SARRERA)

APUNTATZEKO: XUGA OSTATUAN, Azaroak 16a baino lehen.




ANIMATU !!!!!!!

GOAZEN ERREALA, GOAZEN TXAPELDUN !!!!!

viernes, 3 de septiembre de 2010

OMENALDIA UNAI ZELAIETA / JON IRAZOKIREN XV. MEMORIALA

Egun hunkigarria bizitu genuen Abuztuaren 28an Matzada futbol zelaian.
Bertan Gure-txokoak, Beti-gaztek eta Errealeko Jubenilen talde nagusiak, Unai Zelaietaren eta Jon irazokiren omenezko triangularra jolastu zuten. Partiduetako emaitzak hauek izan ziren:

GURE TXOKOA 2 -  BETI- GAZTE 1
BETI-GAZTE   1  -   ERREALA 1
GURE-TXOKOA 0  -  ERREALA 2

Beraz irabazlea ERREALA izan zen. noski,GENARO TALDEA- rentzat emaitza guttienekoa izan zen.baina ZORIONAK Irabazleei!

Hona hemen omenaldia eta memoriala laburbiltzen dituen argazki bildumarako lotura:



http://www.flickr.com/photos/genarotaldea/sets/72157624858420320/


GENARO TALDEAko kideok eskerrak  eman nahi dizkiegu Gure txokoari eta Jon Irazoki zenaren familiari, Unairi egin nahi genion (eta egin diogun)Omenaldi xumea dela eta  ekitaldia XV.JON IRAZOKI MEMORIALAren barne egiteko prest agertu direlako. 


bertzetik,GURE-TXOKOAKO, BETI-GAZTEKO ETA ERREALEKO JOKALARIEI ere gure eskerrik beroenak, bertan parte hartzeagatik! laister hasiko duten denboraldi berrian zorte ona opa diegu hiru taldeei.


Akitzeko,GURE-TXOKOAKO juntakoak ere ezin ahantzi, euren onarpenik gabe omenaldi hau ezingo litzatekelako aintzinera ateri. aurrerantzean ere halako ekimen gehiagotan elkarlanean segituko dugulakoan gaude.BIHOTZEZ  ESKERRIK ASKO DENEI!!!!!!

GENARO ETA UNAI BETI GUREKIN !!! 
JON IRAZOKI GOGOAN ZAITUGU !!!

sábado, 21 de agosto de 2010

OMENALDIA UNAI ZELAIETA / XV. MEMORIALA JON IRAZOKI

Orain 10 urte guretik joan zitzaigun Unai Zelaieta, zoritxarreko egun batean (Abuztuaren 8an).
Bere heriotzaren 10.urtemuga betetzen dela eta, GENARO TALDEAK eta GURE TXOKOA elkarteak omenaldi ttiki eta xume bat egin nahi izan diogu futbol partida bat antolatuz bere oroimenez. UNAI ZELAIETA Gure txokoako jokalari ohia zen eta hil zenean Errealeko defentsa zentrala zen eta jubenil mailako kapitaina; jadanik Sanserekin entrenatzen eta jokatzen hasia zen.
Aipatu ere bai eta eskertu ere nahi dugu GENARO TALDEKOOK Gure-Txokoari eta Jon Irazokiren familiari, futbol partida JON IRAZOKIREN XV. MEMORIALAREN data berean suertatu delarik, euren oniritzia jaso izana bai MEMORIALA baita OMENALDIA ere batera egin ahal izateko. Eskerrak anitz bihotz-bihotzetik!

TRIANGULARRA BERAko MATZADA futbol zelaian izanen da arratsaldeko 5etan.

GURE-TXOKOA (NAGUSIAK), BETI-GAZTE (NAGUSIAK) ETA ERREALA (JUBENILAK)

ZATOZTE ETA PARTE HAR EZAZUE!

GENARO ETA UNAI BETI GUREKIN !!!
JON IRAZOKI GOGOAN ZAITUGU !!!


Bookmark and Share  

sábado, 17 de julio de 2010

Mundialeko Porrak baditu irabazleak!

Munduko Futbol Txapelketa bukatu  zen,(norbait orainik enteratu ez baldin bada...).Txapelketaren amaierarekin bat, Genaro Taldeak antolatutako munduko futbol txapelketako porrak baditu irabazleak! . Taldeak aukeratzen finen ibili dena Igor Romano Lesakarra izan da eta 169 punturekin lehen sariko 162€ak poltsikoratu ditu. Bigarren postuan Ander Alzuri Beratarra gelditu da.Anderrek 163 puntu batu ditu txapelketa guzian eta 108 €-ko bigarren saria eraman du.Podiuma osatzeko, Iñigo Rodriguez ; 160 punturekin 3.sariko 54 € en jabe egin da Lesakarra. Sariak pasa den Uztailaren 17an banatu ziren Berako Xuga ostatuan


Bertzalde, Abuztuaren 28an jokatuko da Gure Txokoa Elkarteak antolatutako XV. Jon Irazoki Memoriala eta urtero bezela, aurten ere torneo triangularra izanen da. Aurtengoa hala ere urte berezia da;Abuztuaren 8an Unai Zelaietaren heriotzaren 10.urteurrena beteko dela eta horren arira aurten Genaro Taldeak ere antolakuntzan parte hartu nahi izan du. XV.Memorial hontan ,Gure Txokoako eta Beti Gazteko talde nagusiez gain Errealeko Jubenilen taldea nagusia ere ariko da torneoan. Erran bezala, abuztuaren 28an izanen da, Berako Matzada futbol zelaian.

lunes, 14 de junio de 2010

ERREALA berriz ere LEHEN MAILAN!

Lortu dugu!! Berriz ere Lehen Mailako taldea gara!!Hiru urte infernuan igaro ondotik berriz ere lehen mailara bueltatu gara! Hueska, Cordoba, Numantzia eta konpañiari (Kopako txapelketa arte behintzat) agur erran eta Bartzelona, Madril, Valencia edo Sevilla bezalako taldeen aurka ariko da Erreala!

Duela lau denboraldiko Valentziako partidu hartatik hamaika sufrimendu igaro ditugu zilarrezko mailan, baina ekaitzaren ostean barealdia omen dator eta atzokoa izan zen horren lekuko. Egun ederra atzo Errealzaleok bizi izan genuena. Donostia txuriurdinez bete zen eta noski, argazkian ageri den bezala, Genaro Taldeko kideak ere bertan izan ginen.


Goizean goiz Xuga ostatuan gosaldu eta Donostiako bidea hartu genuen.Endaia eta Irun arteko Nazioarteko Zubian topoa hartu  eta ,Donostiara joan ginen bigarren mailatik lehen mailara doan "zubia".n besta koxkor bat egin bidenabar Erreala animatu asmoz.

Eguerdi aldean alde zaharreko giroaz gozatu eta Genaro Talde-ko pankarta lagun Anoetara abiatu ginen Kalejiran.Anoeta ondora iritsi eta bertako giroa ezin genezake lerro hauetan azaldu; jendetza, animoak,jokalariei egindako ongi etorria, Atano III.eko "giroa"...sobera, lerro guttitan azaltzeko!

Partiduko ordua ere ailegatu zen eta zer kontatuko dizuegu ba ez dakizuenik?hor ere giro ederra, animoak,garaipena, besta,...momentu hunkigarriak bizi izan genituen. Anoeta Inoiz bete ez den bezela bete zen ,armailak Txuri-urdin kolorekoak ziren,besta zen nagusi. pantaila erraldoian ez zuten partidu osoan ez partiduko denborarik jarri  ez eta bertze zelaietako emaitzarik ere.  Erlojuari begira atera behar izan genituen kontuak baina berdin zion, 0-0ekoarekin lehen mailakoak ginen, 1-0ekoarekin gehiago, eta Carlos Buenok 2-0ekoa sartu zuenean..zer erranik ez!


Epaileak azken hiru txistuak jo zituenean lehertu zen besta.Espero zena izanik ere poza izugarria izan zen.atzo ikusi ziren malko bakarrak ez ziren Griezman-enak izan.jokalariek eskeini zizkiguten hitzek aunitz hunkitu ere egin zituzten. Zelaiari itzulia ere eman zioten eta hor ere aukera izan genuen gure taldea lehen mailara eraman duten "heroiak" parean  eta hurbil zirela animatzeko. Egia erran atletismo pista tartean duen zelai batean eskertzen da jokalariak hurbiltzen direnean...badakizue;"mahoma ez badoa mendira, mendia doa mahomarengana!"

Kontuak kontu: berriz ere LEHEN MAILAKO TALDE gara! gibelean gelditu dire 3 urte luze eta gogor.orain igoera ospatu, merezitako opor batzuk hartu  eta  aintzinera begiratzeko ordua izanen da. Bartzelona,Madril,...derbiak,...denboraldi ederra izanen da!! edo hobe izanen "dira" erranen dugu, izan ere sekula gehiago ez bajatzeko goittu gara!

Printzipioz aurtengoak akitzeko, Genaro Taldeko kideak  gaur bertan ETBra goaz;ETB2ko "Uyyy" saioan ikusle bezala egonen gara! eta igoera bat ospatzeko modukoa denez, asteazkenean atsaldeko 8tan Xuga ostatuan elkartuko gara bertzeak bertzez txanpainaz igoera ospatzeko!
beraz, asteazkenera arte! GORA ERREALA!!!

lunes, 7 de junio de 2010

uyyyy programara joateko gonbidapena

UYYY PROGRAMARA JOATEKO GONBIDAPENA








i







 Oskar Terolek aurkezten duen UYYY programara joateko gonbidapena zabaldu digute GENARO TALDEkoei. Gu ERREALA IGOTZERAKOAN han egotea nahi dute. Saioa Astelehenean izango zen (seguro aski hurrengoan) eta autobusez joanen ginateke.
Irteera  20:00tan izango zen, gero han luntx bat eskeiniko zigutelarik.
Ondoren programa izango zen eta gaueko 12 t´erdiak aldera bueltatuko ginen etxerat autobusez.

ANIMATU ETA ETORRI!!!!

Argibide gehiagorako edo/eta apuntatzeko genarotaldea@gmail.com

jueves, 20 de mayo de 2010

MUNDIALAREN PORRA Genaro taldean


Surafrikan berriki hasi behar den futbolaren Mundiala aprobetxatuz, GENARO TALDEAk porra bat antolatzea erabaki du. Apuntatzeko kartelean ageri den bezala XUGA ostatuan izanen da, Ekainaren 10a baino lehen, eta inskripzioa 5 eurokoa. Argibide gehiagorako idatzi genarotaldea@gmail.com edo Xuga ostatuan galdetu.

ANIMATU ETA ZORTE ON PARTE HARTZAILEEI !!!
AUPA ERREALA  !!!!


miércoles, 21 de abril de 2010

Ehun urte:Ehun bazkide...eta gehiago!

EHUN BAZKIDE!Zorioneko gaude:Genaro Taldeko Bazkide zerrenda hiru zifrako zenbakitara ailegatu da. bagara Ehun! duela hilabete batzuk, taldea sortzeko ideia bolo bolo zebilenean, baikorrenak ere pentsatuko ez luken zenbakia.. Urteak adina bazkide bagara, beraz.

Orain, aintzinera begira inguratuko diren bazkide berriei ongi etorria emateaz gain, gaudenak elkartu eta taldeari beharrezkoa duen babesa ematea falta zaigu. liga amaiera gogorra bezain ederra izanen da eta Errealak gure bultzada beharko du eta!

Milesker Genaro Taldeko ehun (eta bat) bazkideei! zuek gabe hau ezinezkoa izanen litzateke!
ehun  urte, ehun bazkide....eta gehiago!!

lehen mailara bidean,

Goazen Erreala,
Goazen Txapeldun!   



jueves, 11 de marzo de 2010

Anoetara Irteera

Heldu den apirilaren 4ean eguerdiko 12tan Real Sociedad eta Herculesek jokatuko duten partidua ikusteko ateraldia antolatu dugu.

Ateraldia autobusa+ sarrera eta bazkariak osatzen duten pack bat da.

irteera goizeko 10etan Beran, iamotenea pareko aparkalekutik

itzulera arratsaldeko 17tetan donostiatik
Prezioa: Peñako bazkideak: 30 euro
Ez direnak bazkideak: 40 euro
Apuntatzeko: Xugan ostatuan, Beran (10€ erreserba ) ASTEZKENA baino lehen.
informazio gehiagorako 680984056 (jon)

BAZKIDEEK LEHENTASUNA IZANGO DUTE

Bookmark and Share

ANIMATU

jueves, 18 de febrero de 2010

Genaro Taldearen giltzariak salgai

 Genaro Taldearen giltzariak (llaberoak) salgai. xuga eta fidel ostatuetan egonen dire edozeinentzat salgai soilik 3€-ren truke! ez segittuan joan, momentuz ez daudelako, ondorengo orduetan banatuko ditugu.

Bookmark and Share  
ORAIN ERE AGARAn SALGAI!

miércoles, 3 de febrero de 2010

jueves, 21 de enero de 2010

URTARRILAK 27, asteazkena RIKARDO BAROJA eskolako jantokian, 19:30tan INUGURZIO EKITALDIA!



lunes, 18 de enero de 2010

JOSE LUIS ORBEGOZOREN OROIMENEZ

Realeko Presidentea 1967tik 1983 arte

Reala doluan da. Gaur goizean Jose Luis Orbegozo Bazloza Jauna hil da 80 urte zituelarik. Donostian jaio zen 1929ko irailaren 2an. Txikitatik Realaren bazkide, 1966an Antxon Vega de Seoane Presidente zelarik direktiban sartu zen diruzain bezala. 1967an Presidente izendatu zuten.





Bere gidaritzapean Realak bere historiako momenturik hoberenak bizi izan zituen. Europako lehiaketetan partehartzeak, Ligako Txapledunak, Superkopa. Harrobiaren aldeko apostua egin zuen eta horrek hurbildu zien Reala Gipuzkoara. 1983 Iñaki Alkizari eman zion erreleboa. Goian bego.