lunes, 23 de mayo de 2011

Ibilaldi Arautua

 
     Osasunako Bortzirietako Gorriak Peñak eta Errealeko Genaro Taldeak, elkarlanean, ibilaldi arautua antolatu dute hurrengo ekainaren 5erako.Igande goizez eginen da proba eta bikoteka izanen da.
Ibilaldia Alkaiagako frontoian hasi eta Lesakan amaituko da. Lehenengo bikoteak irteera goizeko 8:30tan eginen du.
     Bertzelako ibilaldiekin alderatuta ibilaldi neurtuak bere berezitasunak ditu. Kasu honetan ez du lehena iristen edo inork baino lehen amaitzen duenak irabazten. Bikote guztien denborekin bataz-bertzeko bat egiten da eta denbora horretara gehien hurbiltzen den bikoteak irabazten du.
     Izen emateko 6 euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta hortarako aurrez Lesakako Koxkila eta Berako Xuga ostatuetan izanen duzue aukera, beti ere Ekainaren 4eko arratsaldeko 16:00ak arte. Hala ere, egunean bertan ere izen emateko aukera izanen da, goizeko 8etatik proba hasi bitarte. Hori bai, irteera ordena erabakitzerako orduan lehentasuna izanen dute aurrez izen eman duten bikoteek.
     Ibilbidean zehar indarrak berritzeko jan-edaneko bi postu izanen dire eta helmugan luntxa eskeiniko zaie parte hartzaileei.
     Sariei dagokienean, irabazleek Txapela eta oroigarriak etxeratuko dituzte. Eskualdeko bi taldeek elkarrekin antolatzen duten lehen ekintza izanen da.


Ibilbidea zure ordenagailuan aztertu nahi baduzu, hurrengo fitxategiak deskargatu:
                    Google Earth: helbide ofiziala
                    Ibilbidearen Fitxategia: MartxaArautua.kmz

No hay comentarios:

Publicar un comentario