2011-2012 denboraldia amaitzear den honetan,
Genaro Taldeak
talde txuri-urdinaren inguruan eman diren
zenbait jarrera eta gertakariekiko desadostasuna adierazi nahi dugu:
Bakoitzak bere iritzia du eta iritzi hori guztiz
errespetagarria iruditzen zaigu baina zenbait jarrera salagarriak iruditzen
zaizkigu.
Hasteko, San Mameseko afera dela eta ez zaigu ongi iruditzen
bertan izan ziren jokalariek zale batzuren eskutik pairatu behar izan dutena; hala nola,
irainak, oihuak, txistuak eta bestelakoak. Batetik, jokalariak, pertsona den
gisan, bere lan ordutik kanpo bere aisialdia nahi bezala antolatzeko eskubidea
du. Bestetik, A8az bestaldeko taldearekin duten harremana naturalki eta
positiboki baloratzen dugu.Jokalariak San Mamesera joan izana bi taldeetako jokalarien
artean dagoen giro onaren seinale delako.Hemendik
gure animoak eta gure babesa Zuru,Antoine,Toño eta Cadamurori.
Bestetik, ez dugu bat egiten gure taldeko entrenatzailea den
Philipe Montainer-ek zaleen aldetik jasotzen duen esker txarrarekin.Hemen ere
bakoitzak bere iritzia izango du baina gure ustez, jaso dituen kritika, txistu
eta bestelakoak, zaleen pazientzia faltaren erakusgarri dira.Genaro Taldetik,
entrenatzaileak harrobiarekin izan duen konfidantza eta ausardia txalotu nahiko
genuke.Denak pozik uztea ezinezkoa dela badakigu eta jokalariren batek edo
bestek minutu batzuk gehiago izan balitu
eskertuko genukeela ere ez dugu ukatzen baina lehen urtea du taldean eta
egin duenari bere meritua onartu beharra zaio.Mundua bera ere ez zen egun bakarrean
egin eta Genaro Taldean behintzat Montainer-en proiektuak zaleen babesa eta
konfidantza merezi duela uste dugu
Honekin lotuz, Anoetan, berez hotza den zelai batean,
zenbait zaleren jokaerarekin harritu xamarrak gaude, harritu xamarrak eta
triste. Ez dira garai onak Errealzaleontzat, baina alde batetik, nondik gatozen
ezin dugu ahantzi: antza, duela bi urte bigarren mailan ginela ahantzi zaio
askori. Hemen erreza da taldea ongi ari denean, kamiseta txuri urdina jantzi,
Anoetara joan eta taldea animatzea. Baina zaleak une zailenetan ere hor egon
behar du! Ez zaigu normala iruditzen, markagailua 0-0ekoan dela atsedenaldira
joan eta bertan txistuak entzun beharra; edo pase txar bat egin eta
jokalariak mespretxatzea, hain zuzen ere
taldeak gehien behar gaituenean.
Besterik gabe, eta gure atsekabea eta desadostasuna
adierazita, bukatzeko Errealeko zaleei,
gure kapitainak aurreko batean eskatu zuena eskatu nahiko genieke :
pazientzia, pazientzia eta pazientzia!
Eta gure kapitaina aipatu dugun ezkero, azkeneko hitz
batzuk: Aupa Mikel! mila esker 20 urte hauetan taldeari eman diozun guztiarengatik, aldagelan
eredu izateagatik, momentu txarrenetan ere hor egotegatik,taldeari eta koloreei
erakutsitako fideltasunarengatik,… MILA ESKER MIKEL! Eta zorte on zure bizitza
berrian!
Eta orain bai, besterik gabe,
GORA ERREALA!!!
Genaro Taldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario