miércoles, 30 de diciembre de 2009

Peña Plata Atxuri Urdin (Saratarren Blog-a)


Gabon berriz gaztik!
"googleatzen" ibili naiz pixkot ta bilera antzintik saratarrek erran bizala, hoien bloga arrautu dut. Aunitz gustatu zait diseñuan sinpletasunagatik. Zuei ere ikustia gomendatzen dizuet. Imaginak klik egin blogera
juateko

Aritz Agirre

Txartelaren diseinua [Proposamena]

Gabon gaztiak!
gaurko bileran (2009-12-30) komentatu ten bizala, arratsaldin txartela "diseñatzen" eon naiz. Eztakit zer iruittuko zaizuen, igual kasualidadez gustatuko zaizue ta dena! Pos hori, komentatu aldaketak edo diseñu aldaketak edo zuek berria proposatu!


domingo, 27 de diciembre de 2009

Genaro Taldea I.Mus Txapelketa Azkarreko kronika ttikia

Atzo jokatu zen Genaro taldeak antolaturiko “Genaro Taldea I.Mus Txapelketa azkarra”.  Txapelketa hasi aintzinetik Jon Mikel Matxiarena, Taldeko lehendakariak, errealeko jokalariek sinatutako errealeko banderatxoa eman zion  Xuga ostatuko nagusia den Txelu Oiartzabali.

Tartean, Errealeko jokalari guztiek sinatutako baloiaren zozketa egin zen eta berau "Xurdori" tokatu zitzaion. bertzela ere parte hartzaile guzien artean 12 ardo botilen zozketa egin zen txapelketa hasi aintzin ,hau ere.

4terdiak aldera hasi zen txapelketa eta bertan 31 bikotek parte hartu zuten . Xuga,Errekalde eta Faidel ostatutan jokatutako kanporaketen ondotik Xuga ostatuan jokatu ziren azken laurdenak, finalerdiak zein finala. Lau sari zeuden jokoan, lehen postutik laugarrenerarte. Lehen saria eta honenbertzez Txapelketa honetako Txapeldunak Asier Senper eta Julio Antzizarrek osatutako bikotea izan zen eta hauek eguberrietako saski eder bana etxeratu zuten. Bigarren saria Joxe Mari Lasaga “Matxako”-k eta Pello “Maritx”-ek eskuratu zuten eta hauek ere eguberrietako saski eder bana jaso zuten.


Hirugarren eta laugarren posturako lehia ere estua izan zen baina azkenean Asier Saragueta eta Aitziber Biurrunek osatutako bikoteak eraman zuen Jesus Mari Satrustegi, errealeko goleatzaile ohia eta gaur egun edari banatzaileak emandako edari lotea, hain zuzen ere hirugarren sariari zegokiona. Laugarren postuan Asier Irazoki “xolomo” eta Andoni Lasagak lortu zuten eta hauek Xuga ostatuak emandako edari lotea etxeratu zuten.



Antolatzailek eskerrak eman nahi dizkiete bai Berako Xuga,Errekalde eta Faidel ostatuei, bai eta Jesus Mari Satrustegiri ere, sarietarako borondatez emandako edari loteengatik. eta nola ez, ezin ahantzi bertan parte hartu duzuen guztiak ere, zuek gabe, txapelketa hau egitea ezinezkoa izanen baitzen.Mila esker denei!!

domingo, 20 de diciembre de 2009

Genaro Taldea I.Mus Txapelketa

Eguberriei begira, hurrengo iganderako(27) Mus Txapelketa bat antolatu dugu: Genaro Taldea I. mus txapelketa.hemen dituzue txapelketa honi buruzko xehetasunak.




Noiz:Abenduaren 27a
Non: Berako ostatutan
Ordua: 15:30
Izen ematea: Xuga Ostatuan
bikoteko 10 euro gostako da izen ematea.
SARI EDERRAK, eta tartean  parte hartzaile guzien artean Errelako materialaren zozketa

animatu eta parte hartu!!!



Gogoeta Grafikoa



Aurtengo eguberrietako turroia lidertzan janen dugu!

jueves, 17 de diciembre de 2009

Sailkapena (proposamena)

Egunon gaztial!
pentsatzen eon naz ta okurrittu zait sailkapen osua jarri beharrian imagen eta link batekin marca.com-eko 2. maileko sailkapenera juatia (imaginan klik itten). Erranen diazue komentarioen bidez zer irutitzen zaizue. gañera horrela ezta astero klasigikaziua eskuz eguneratu beharko.

jueves, 10 de diciembre de 2009

miércoles, 2 de diciembre de 2009



Ez gara haundiak 100 urte bete ditugulako, haundiak garelako bete ditugu 100 urte!

Genaro Taldearen Bloga martxan


Baztan Bidasoako Errealzaleak zorioneko gaude! Talde txuri-urdinaren jarraitzaileak elkartu eta Genaro Taldea sortu berri dugu,gaur egun 2.mailan dagoen gure taldea animatu eta lehen mailarako bidean beharrezkoa duen babesa eskeintzeko helburuarekin.bertzalde, Izenarekin , eta logoan ederki ageri den bezala, Genaro Zelaieta, gure eskualdeak eman duen futbolaririk onena, omendu nahi izan dugu, beti ere Unai Zelaieta, aitaren gisa errealean jokatutako jokalari gazteaz ahantzi gabe. Elastiko txuri-urdina jantzitakoak biak ere, koloreak sentitu eta errealzaleo eredu eta idolo izandakoak izaki, eskualdeko zaleek zor genien halako eskerroneko aitortza bat.
Bertzalde, sortu berri dugun Blog hau tresna baliagarria izanen da dudarik gabe.Bertan Genaro Taldearen inguruko berriak zein talde txuri urdinaren denboraldiaren jarraipena eginen dugu.

hau hasi bertzerik ez da egin!

Gora Erreala!!!