miércoles, 2 de diciembre de 2009

Genaro Taldearen Bloga martxan


Baztan Bidasoako Errealzaleak zorioneko gaude! Talde txuri-urdinaren jarraitzaileak elkartu eta Genaro Taldea sortu berri dugu,gaur egun 2.mailan dagoen gure taldea animatu eta lehen mailarako bidean beharrezkoa duen babesa eskeintzeko helburuarekin.bertzalde, Izenarekin , eta logoan ederki ageri den bezala, Genaro Zelaieta, gure eskualdeak eman duen futbolaririk onena, omendu nahi izan dugu, beti ere Unai Zelaieta, aitaren gisa errealean jokatutako jokalari gazteaz ahantzi gabe. Elastiko txuri-urdina jantzitakoak biak ere, koloreak sentitu eta errealzaleo eredu eta idolo izandakoak izaki, eskualdeko zaleek zor genien halako eskerroneko aitortza bat.
Bertzalde, sortu berri dugun Blog hau tresna baliagarria izanen da dudarik gabe.Bertan Genaro Taldearen inguruko berriak zein talde txuri urdinaren denboraldiaren jarraipena eginen dugu.

hau hasi bertzerik ez da egin!

Gora Erreala!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario