domingo, 27 de diciembre de 2009

Genaro Taldea I.Mus Txapelketa Azkarreko kronika ttikia

Atzo jokatu zen Genaro taldeak antolaturiko “Genaro Taldea I.Mus Txapelketa azkarra”.  Txapelketa hasi aintzinetik Jon Mikel Matxiarena, Taldeko lehendakariak, errealeko jokalariek sinatutako errealeko banderatxoa eman zion  Xuga ostatuko nagusia den Txelu Oiartzabali.

Tartean, Errealeko jokalari guztiek sinatutako baloiaren zozketa egin zen eta berau "Xurdori" tokatu zitzaion. bertzela ere parte hartzaile guzien artean 12 ardo botilen zozketa egin zen txapelketa hasi aintzin ,hau ere.

4terdiak aldera hasi zen txapelketa eta bertan 31 bikotek parte hartu zuten . Xuga,Errekalde eta Faidel ostatutan jokatutako kanporaketen ondotik Xuga ostatuan jokatu ziren azken laurdenak, finalerdiak zein finala. Lau sari zeuden jokoan, lehen postutik laugarrenerarte. Lehen saria eta honenbertzez Txapelketa honetako Txapeldunak Asier Senper eta Julio Antzizarrek osatutako bikotea izan zen eta hauek eguberrietako saski eder bana etxeratu zuten. Bigarren saria Joxe Mari Lasaga “Matxako”-k eta Pello “Maritx”-ek eskuratu zuten eta hauek ere eguberrietako saski eder bana jaso zuten.


Hirugarren eta laugarren posturako lehia ere estua izan zen baina azkenean Asier Saragueta eta Aitziber Biurrunek osatutako bikoteak eraman zuen Jesus Mari Satrustegi, errealeko goleatzaile ohia eta gaur egun edari banatzaileak emandako edari lotea, hain zuzen ere hirugarren sariari zegokiona. Laugarren postuan Asier Irazoki “xolomo” eta Andoni Lasagak lortu zuten eta hauek Xuga ostatuak emandako edari lotea etxeratu zuten.



Antolatzailek eskerrak eman nahi dizkiete bai Berako Xuga,Errekalde eta Faidel ostatuei, bai eta Jesus Mari Satrustegiri ere, sarietarako borondatez emandako edari loteengatik. eta nola ez, ezin ahantzi bertan parte hartu duzuen guztiak ere, zuek gabe, txapelketa hau egitea ezinezkoa izanen baitzen.Mila esker denei!!

1 comentario: