viernes, 7 de septiembre de 2012

ZORIONAK ERREALA! Gaur,Irailaren 7a, egun haundia da;Duela 103 urte,1909.urtean, gaur bezelako egun batez Erreala sortu zen.Talde txuriurdinaren jarraitzaile garenak zorioneko gaude, ez bait dira egunero 103 urte betetzen, eta zer erranik ez, egoera ekonomikoa tarteko,talde bat mantentzea gero eta zailagoa den gizarte hontan. 103.urteurren hau lehen mailan ospatuko dugun bezala, hurrengoak ere hala izan daitezela! ZORIONAK Erreala!

miércoles, 9 de mayo de 2012

Genaro Taldearen oharra

2011-2012 denboraldia amaitzear den honetan,  Genaro Taldeak  talde txuri-urdinaren inguruan eman diren zenbait jarrera eta gertakariekiko desadostasuna adierazi nahi dugu:

 Bakoitzak bere iritzia du eta iritzi hori guztiz errespetagarria iruditzen zaigu baina zenbait jarrera salagarriak iruditzen zaizkigu.

 Hasteko, San Mameseko afera dela eta ez zaigu ongi iruditzen bertan izan ziren jokalariek zale batzuren eskutik  pairatu behar izan dutena; hala nola, irainak, oihuak, txistuak eta bestelakoak. Batetik, jokalariak, pertsona den gisan, bere lan ordutik kanpo bere aisialdia nahi bezala antolatzeko eskubidea du. Bestetik, A8az bestaldeko taldearekin duten harremana naturalki eta positiboki baloratzen dugu.Jokalariak San Mamesera joan izana bi taldeetako jokalarien artean dagoen giro onaren seinale  delako.Hemendik gure animoak eta gure babesa Zuru,Antoine,Toño eta Cadamurori.

 Bestetik, ez dugu bat egiten gure taldeko entrenatzailea den Philipe Montainer-ek zaleen aldetik jasotzen duen esker txarrarekin.Hemen ere bakoitzak bere iritzia izango du baina gure ustez, jaso dituen kritika, txistu eta bestelakoak, zaleen pazientzia faltaren erakusgarri dira.Genaro Taldetik, entrenatzaileak harrobiarekin izan duen konfidantza eta ausardia txalotu nahiko genuke.Denak pozik uztea ezinezkoa dela badakigu eta jokalariren batek edo bestek minutu batzuk gehiago izan balitu  eskertuko genukeela ere ez dugu ukatzen baina lehen urtea du taldean eta egin duenari bere meritua onartu beharra zaio.Mundua bera ere ez zen egun bakarrean egin eta Genaro Taldean behintzat Montainer-en proiektuak zaleen babesa eta konfidantza merezi duela uste dugu

 Honekin lotuz, Anoetan, berez hotza den zelai batean, zenbait zaleren jokaerarekin harritu xamarrak gaude, harritu xamarrak eta triste. Ez dira garai onak Errealzaleontzat, baina alde batetik, nondik gatozen ezin dugu ahantzi: antza, duela bi urte bigarren mailan ginela ahantzi zaio askori. Hemen erreza da taldea ongi ari denean, kamiseta txuri urdina jantzi, Anoetara joan eta taldea animatzea. Baina zaleak une zailenetan ere hor egon behar du! Ez zaigu normala iruditzen, markagailua 0-0ekoan dela atsedenaldira joan eta bertan txistuak entzun beharra; edo pase txar bat egin eta jokalariak  mespretxatzea, hain zuzen ere taldeak gehien behar gaituenean.   

 Besterik gabe, eta gure atsekabea eta desadostasuna adierazita, bukatzeko Errealeko zaleei,  gure kapitainak aurreko batean eskatu zuena eskatu nahiko genieke : pazientzia, pazientzia eta pazientzia!

Eta gure kapitaina aipatu dugun ezkero, azkeneko hitz batzuk: Aupa Mikel! mila esker 20 urte  hauetan taldeari eman diozun guztiarengatik, aldagelan eredu izateagatik, momentu txarrenetan ere hor egotegatik,taldeari eta koloreei erakutsitako fideltasunarengatik,… MILA ESKER MIKEL! Eta zorte on zure bizitza berrian!

 Eta orain bai, besterik gabe,



GORA ERREALA!!!



Genaro Taldea


jueves, 22 de marzo de 2012

Erreala-Levante: EZINAREN EKINAZ … EZ EGINA


Atzo jokatutako partidua ongi hasi zuen Errealak, 5 minutuan Velak gola sartu baitzuen Xabi Prietoren pase bati esker.
Partiduko une ulertezinak gero etorri ziren; 10. minutuan Iñigo Martinezek posizioa irabazita baloia garbi kendu zion El Zhar jokalariari baina epaileak penaltia zela erran zuen. Hemendik aitzinera Erreala saiatu zen baina ezinean ibili zen, gainera Levanteren golak min handia egin zuen. Hala ere, Levantek gola sartu aurretik penalti bat izan zen, Levanteren jokalari batek eskuarekin jota, baina epailea mutu ez zuen deus ere adierazi. Atsedenaldia bertan zela Konek gol ikusgarria sartu zuen Farinosen pase baten bitartez, aipatzekoa da Konek egindako partida. 
Beraz atsedenaldian Errealak 1- Levantek 2
Han ginenak kezka bat genuen, taldeak nola hartuko zuen 2. zatia, ongi hasten bazen zaleen laguntzarekin partiduaren bila joateko denbora izanen genuke.
2. zatian taldea partidaren bila joan zen, baina 11. minutuan Elustondok zelai erdian eginiko falta batean 2. txartela horia ikusi zuen eta taldea 10 jokalarirekin utzi. Baina Erreala ez zen kikildu eta partidaren bila joan zen. Pardo eta Ifran sartu zituen.
Pardo berdegunean zela Errealak bixiago jostatzen zuen eta aukerak ere hor egon ziren, Ifranek izandakoa Pardoren pasearekin batik bat. 2.zatia orokorrean Levanteren zelaian jostatu zen eta Levantekoak faltak egin eta egin ibili ziren.
Partidua akaberan Levantek 3. gola sartu zuen eta honekin akitu zen.
Partida honen gako handia epaileak izan zuen eta Elustondoren txartel gorria, ala ere taldea ez zen kikildu eta partidaren bila joan zen.
Gure taldea dena ematen badu ezin zaio deus ere erran horren kontra.

AUPA ERREALA