viernes, 11 de noviembre de 2011

GENARO TALDEA BATZAR OROKORRA DEIALDIA

GENARO TALDEAKO bazkideei:

Eskutitz honen bitartez Azaroaren 25 ean, ostirala, XUGA ostatuan urteko EZ-OHIKO BATZAR OROKORRA egin behar dugula jakinarazten dizugu.

Gai zerrenda hau delarik:

-Juntako kideen aldaketa.

ORDUA:
-1go konbokatoria: 19:30tan
-2. konbokatoria: 20:00tan

NON: XUGA ostatuan.

Zuen erantzuna baiezkoa delarik agurtzen gara,

domingo, 5 de junio de 2011

I.Ibilaldi Arautua eta senidetze bazkaria , giro ederrean!

Gaur goizean,eguraldi ederra lagun, Errealeko Genaro Taldeak eta Osasunako Bortzirietako Gorriak peñak antolatutako lehen ibilaldi arautua burutu da . Alkaiagako frontoitik hasi eta Lesakako Koxkila ostatuan amaitzen zen bidea egin behar izan dute parte hatzaileek.

13 bikotek hartu dute  parte eta bertan irabazle Berako Eulalia Garmendia eta Faustino Errandonea Beratarrak izan dira, izan ere hauek izan ziren, 2minutu eta 28 segunduko gora beherarekin, 2 ordu, eta 22 minutuko bataz bertzeko denborara gehien hurbildu direnak.

Indarrak hartzeko, ibilbidean zehar pare bat janari/edari postu izan dituzte bertzalde, Ibilaldiaren amairen luntxa eskaini zaie  parte hartzaileei eta ondotik bi peñetako kideek anai arteko bazkari batean senidetze ekitaldi bat egin dugu. amaiera aldera elkarri oroigarriak banatu dizkiogu. Bi peñak elkarlanean antolatzen dugun  lehen ekitaldia izan da  ibilaldi arautuarena. Aurtengoa ikusiz hurrengo urtean berriz ere errepikatzeko gogorik behintzat ez zaigu falta! milesker parte hartzaile guztiei!

Argazki bilduma:

lunes, 23 de mayo de 2011

Ibilaldi Arautua

 
     Osasunako Bortzirietako Gorriak Peñak eta Errealeko Genaro Taldeak, elkarlanean, ibilaldi arautua antolatu dute hurrengo ekainaren 5erako.Igande goizez eginen da proba eta bikoteka izanen da.
Ibilaldia Alkaiagako frontoian hasi eta Lesakan amaituko da. Lehenengo bikoteak irteera goizeko 8:30tan eginen du.
     Bertzelako ibilaldiekin alderatuta ibilaldi neurtuak bere berezitasunak ditu. Kasu honetan ez du lehena iristen edo inork baino lehen amaitzen duenak irabazten. Bikote guztien denborekin bataz-bertzeko bat egiten da eta denbora horretara gehien hurbiltzen den bikoteak irabazten du.
     Izen emateko 6 euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta hortarako aurrez Lesakako Koxkila eta Berako Xuga ostatuetan izanen duzue aukera, beti ere Ekainaren 4eko arratsaldeko 16:00ak arte. Hala ere, egunean bertan ere izen emateko aukera izanen da, goizeko 8etatik proba hasi bitarte. Hori bai, irteera ordena erabakitzerako orduan lehentasuna izanen dute aurrez izen eman duten bikoteek.
     Ibilbidean zehar indarrak berritzeko jan-edaneko bi postu izanen dire eta helmugan luntxa eskeiniko zaie parte hartzaileei.
     Sariei dagokienean, irabazleek Txapela eta oroigarriak etxeratuko dituzte. Eskualdeko bi taldeek elkarrekin antolatzen duten lehen ekintza izanen da.


Ibilbidea zure ordenagailuan aztertu nahi baduzu, hurrengo fitxategiak deskargatu:
                    Google Earth: helbide ofiziala
                    Ibilbidearen Fitxategia: MartxaArautua.kmz

martes, 10 de mayo de 2011

Genaro Taldearen Bufanda Salgai


Gaurtik aintzinera Xuga ostatuan Genaro Taldearen bufandak eskuratu ahal izanen dire 8€-ren truke.

viernes, 25 de febrero de 2011

Partiduetarako sarrerak lortzeko aukera

“GENARO TALDEA “ko bazkideei zuzenduta:

Hurrengo partiduetarako sarrerak lortzeko aukera izanen dituzue.

Liga jardunaldia asteburua bada aurreko asteko igarendera arte eta, azteazkenean bada, aurreko asteko asteazkena arte baduzue sarrerak lortzeko aukerak. Bartzelonaren kontrako partidurako ezingo dire sarrerak lortu.

Sarrera zenbakia oso mugatua da eta GENARO TALDEA-ko bazkide bakoitzak 2 sarrera hartzen ahal ditu gehienez partiduko. Sarrerak eskatzeko behean dagoen e-mailera idatzi behar duzue, izen-abizenak eta telefonoa jarrita.

Hona hemen sarreren prezioak:

Iparraldeko behekoa  20 €
Ekialdeko hego hegala  35 €
Ekialdeko goikoa  50 €

INFORMAZIO GEHIAGORAKO; 

genarotaldea@gmail.com  genarotaldea.blogspot.com

AUPA ERREALA !!!!!!!

lunes, 7 de febrero de 2011

II.Genaro Taldea Mus Txapelketa

Aspaldi da ez dugula bloga berritu, baina ez pentsa  denbora luze hontan  besoak  gurutzaturik egon garenik! Genaro Taldeak ekintzak antolatzen darrai. Abenduaren 26an, adibidez, eguberri egunaren biharamunari aurre egin eta aurten ere Genaro Taldeak antolatutako   mus txapelketa jokatu zen. bigarren aldia da txapelketa hau burutzen dena eta aurtengoan ere antolatzaileak konten egoteko moduan gaude.  34 bikotek hartu zuten parte ,  hain zuzen ere joan den urtean baino bikote gehiagok.Lehen aldian bezala, hontan ere , kanporaketak Berako Errekalde, Xuga eta Fa(i)del ostatuetan jokatu ziren eta ondotik bertako irabazleek azken fasea Xuga Ostatuan. lehen saria, Etxalarko­ Herriko Ostatuan dastatze menua, Iratxe Ordoki eta Txema Otxotekok jaso zuten. Bigarren saria, Genaro Taldeak oparitutako Gabonetako saski bat, Karlos Pon­bar­ eta Koldo Oiartzabalentzat izan zen eta hirugarren saria, Comercial­ Sa­trus­tegik oparitutako 6 botil txanpain, Agustin Olaziregi eta An­tton Eskuderoren­tzat.

Genaro taldeak eskerrak eman nahi dizkie txapelketa hau antolatzen lagundu duten guztiei, hala nola
Etxalarko Herriko Ostatuari, Jesus Mari Satrustegiri, Xuga,Errekalde eta Faidel ostatuei eta nola ez , parte hartzaile guzieri, azken finean hauek gabe txapelketa hau antolatzea ezinezkoa litzatekeelako.

Orain Genaro Taldeak Mus txapelketa bukatu eta  aintzinera begira hainbat ekintza antolatzen dihardu,...baina hoien berri aintzinerago emanen dugu, bidenabar ongi segi eta AUPA ERREALA!!