Pasa de Abenduaren 11 eta 12an GENARO TALDEAko kideak Bartzelonara joan ginen, 30 bat lagun bildu ginen Bartzelona-ERREALA partidua ikustera joateko. Iamotenea pareko, Toki Ona, aparkalekuan genuen hitzordua eta goizeko 9ak aldera atera ginen. Bidean geldiune bat egin genuen eta arratsalderako han ginen.
Behin gauzak hostalean utzita, partiduaren aitzineko gaua bizitzera atera ginen, eta a ze gaua!!!! errealtzaleak non-nahi eta gu tartean gozatuz.
Hurrengo egunean, partiduaren eguna, bazkaltzera atera ginen. Bazkaria La taverna del Born-en egin genuen, gure sorpresa hemen agertu zen; paperezko mantelatan Berako txistorra bertan jaten zela ageri baitzen, non eta Bartzelonan. Bazkaria umore ederrean pasa genuen eta, nola ez, Berako txistorra jan genuen.
Behin bazkari ederraz gozatu eta gero, Errealeko jokalariak zauden hotelera animatzera hurbildu ginen. Ez ginen Donostian baina Bartzelonako kaleak Donostiako alde zaharra ziruditen, ZE GIRO BIKAINA.
Partidua amaitu zenean autobusa hartu eta goizeko 6 t’erdiak aldera Beran ginen.
BADALONAKO ATOTXA PEÑARI (Loren,David eta bertzeak) eskerrak eman nahiko genieke, Bartzelonan egon ginen momentu oro gurekin egon baitziren.
AUPA ERREALA !!!!!
UNAI ETA GENARO BETI GUREKIN !!!!!
argazkiak: Jon Altzuguren.
ikusten da bai, ederki pasa zenutela bartzelonan!!!!!
ResponderEliminariake partidua gozatzeko momentu gutti utzi zizkugun...(jejeje)zuen argazkietan ikusten da giro bikaina izan zenutela!!!!!!
(esan diate bai, Labakarekin eon ziñetela batzuk....)
aber ba beste bidaiaren bat laster prestatzen degun, sikiera Anoetara.... aupa txuri urdiñak!!!