Bi jardunaldi bertzerik ez ziren gelditzen. Bi jardunaldi,urrezko sei puntu. Vigora hurbildutako 9000 zalek hiriko alde zaharra txuri urdinez jauntzi zuten.Zale aunitzek seguraski ahotsa hiriko kaleetan edo Balaidosko harmailetan utzi izanen zuten.Tamalez, zintzurren gisan, hiru puntuak ere bertan gelditu ziren, eta Real Madrilek azken jardunaldian ez zuen barkatu.Hala ere, egun bateko penak gainditu eta txapeldunordetza liga irabazi balitz bezala ospatu genuen.
Hamar urte pasatu dire, hamar urte zail eta taldeak nortasuna berreskuratu duen hontan berriz ere aukera eder baten aintzinean gaude.Orain ere bi jardunaldi gelditzen dire, orain ere urrezko sei puntu,eta orain ere ilusioa da nagusi. Txapeldunen ligarako sailkapena ez da ,noski, Liga titulu bat irabaztea baina zenbait urtez taldea bigarren mailan arrastaka ikusita sufritu dugunontzat, Txapeldunen ligarako txartela lortu ahal izatea gauza haundia da,Zer erranik ez, etxeko jokalariekin oinarritutako Erreala bezelako talde batentzat.
Galtzeko deus gutti;txarrenera jota,Europa Leaguerako zuzeneko txartela ere hor dago, baina ez gara horrekin konformatzen, gehiago nahi dugu: hurrengo urtean kamisetako maukan, goiko baloi izardun hori ikusi nahi dugu;diz-diz egiten duten izarrez betetako hori.
Gure esku dago ametsa egin bihurtzea. Ez da errexa izanen, Real Madrilek jokoan deus ez izan arren,ez baitu oparirik egiten! hori bai, zerbait alde badugu, hori jokalari kopurua da. Normalean Txurien aurkako partiduetan epaileen joerari keinu bat eginez erraten da, 11 jokalari 12ren kontra aritzea bezala izaten dela ,baina gaur ez da halakorik izanen, eurak 12 izan daitezke baina gu 32.087 izanen gara!
Bartzelona erori zen, Atletiko Madrili bere etxean irabazi zitzaion, zeharka begiratzen dugun Valentzia bera ere menpean hartu zuten Txuri urdinek...Real Madril-a zergatik ez?
Zaleek aunitz dugu errateko;leher dadila Anoeta, zelai hotzaren mitoa hautsi eta jokalariek senti dezatela gure beroa! gaur da eguna, orain da momentua!
goazen Erreala!!
ah! eta ez bada posible,..ba egun bateko pena bertzerik ez dadila izan!
GORA ERREALA!!