Gaur goizean,eguraldi ederra lagun, Errealeko Genaro Taldeak eta Osasunako Bortzirietako Gorriak peñak antolatutako lehen ibilaldi arautua burutu da . Alkaiagako frontoitik hasi eta Lesakako Koxkila ostatuan amaitzen zen bidea egin behar izan dute parte hatzaileek.
Indarrak hartzeko, ibilbidean zehar pare bat janari/edari postu izan dituzte bertzalde, Ibilaldiaren amairen luntxa eskaini zaie parte hartzaileei eta ondotik bi peñetako kideek anai arteko bazkari batean senidetze ekitaldi bat egin dugu. amaiera aldera elkarri oroigarriak banatu dizkiogu. Bi peñak elkarlanean antolatzen dugun lehen ekitaldia izan da ibilaldi arautuarena. Aurtengoa ikusiz hurrengo urtean berriz ere errepikatzeko gogorik behintzat ez zaigu falta! milesker parte hartzaile guztiei!
Argazki bilduma: