lunes, 14 de junio de 2010

ERREALA berriz ere LEHEN MAILAN!

Lortu dugu!! Berriz ere Lehen Mailako taldea gara!!Hiru urte infernuan igaro ondotik berriz ere lehen mailara bueltatu gara! Hueska, Cordoba, Numantzia eta konpañiari (Kopako txapelketa arte behintzat) agur erran eta Bartzelona, Madril, Valencia edo Sevilla bezalako taldeen aurka ariko da Erreala!

Duela lau denboraldiko Valentziako partidu hartatik hamaika sufrimendu igaro ditugu zilarrezko mailan, baina ekaitzaren ostean barealdia omen dator eta atzokoa izan zen horren lekuko. Egun ederra atzo Errealzaleok bizi izan genuena. Donostia txuriurdinez bete zen eta noski, argazkian ageri den bezala, Genaro Taldeko kideak ere bertan izan ginen.


Goizean goiz Xuga ostatuan gosaldu eta Donostiako bidea hartu genuen.Endaia eta Irun arteko Nazioarteko Zubian topoa hartu  eta ,Donostiara joan ginen bigarren mailatik lehen mailara doan "zubia".n besta koxkor bat egin bidenabar Erreala animatu asmoz.

Eguerdi aldean alde zaharreko giroaz gozatu eta Genaro Talde-ko pankarta lagun Anoetara abiatu ginen Kalejiran.Anoeta ondora iritsi eta bertako giroa ezin genezake lerro hauetan azaldu; jendetza, animoak,jokalariei egindako ongi etorria, Atano III.eko "giroa"...sobera, lerro guttitan azaltzeko!

Partiduko ordua ere ailegatu zen eta zer kontatuko dizuegu ba ez dakizuenik?hor ere giro ederra, animoak,garaipena, besta,...momentu hunkigarriak bizi izan genituen. Anoeta Inoiz bete ez den bezela bete zen ,armailak Txuri-urdin kolorekoak ziren,besta zen nagusi. pantaila erraldoian ez zuten partidu osoan ez partiduko denborarik jarri  ez eta bertze zelaietako emaitzarik ere.  Erlojuari begira atera behar izan genituen kontuak baina berdin zion, 0-0ekoarekin lehen mailakoak ginen, 1-0ekoarekin gehiago, eta Carlos Buenok 2-0ekoa sartu zuenean..zer erranik ez!


Epaileak azken hiru txistuak jo zituenean lehertu zen besta.Espero zena izanik ere poza izugarria izan zen.atzo ikusi ziren malko bakarrak ez ziren Griezman-enak izan.jokalariek eskeini zizkiguten hitzek aunitz hunkitu ere egin zituzten. Zelaiari itzulia ere eman zioten eta hor ere aukera izan genuen gure taldea lehen mailara eraman duten "heroiak" parean  eta hurbil zirela animatzeko. Egia erran atletismo pista tartean duen zelai batean eskertzen da jokalariak hurbiltzen direnean...badakizue;"mahoma ez badoa mendira, mendia doa mahomarengana!"

Kontuak kontu: berriz ere LEHEN MAILAKO TALDE gara! gibelean gelditu dire 3 urte luze eta gogor.orain igoera ospatu, merezitako opor batzuk hartu  eta  aintzinera begiratzeko ordua izanen da. Bartzelona,Madril,...derbiak,...denboraldi ederra izanen da!! edo hobe izanen "dira" erranen dugu, izan ere sekula gehiago ez bajatzeko goittu gara!

Printzipioz aurtengoak akitzeko, Genaro Taldeko kideak  gaur bertan ETBra goaz;ETB2ko "Uyyy" saioan ikusle bezala egonen gara! eta igoera bat ospatzeko modukoa denez, asteazkenean atsaldeko 8tan Xuga ostatuan elkartuko gara bertzeak bertzez txanpainaz igoera ospatzeko!
beraz, asteazkenera arte! GORA ERREALA!!!

lunes, 7 de junio de 2010

uyyyy programara joateko gonbidapena

UYYY PROGRAMARA JOATEKO GONBIDAPENA








i







 Oskar Terolek aurkezten duen UYYY programara joateko gonbidapena zabaldu digute GENARO TALDEkoei. Gu ERREALA IGOTZERAKOAN han egotea nahi dute. Saioa Astelehenean izango zen (seguro aski hurrengoan) eta autobusez joanen ginateke.
Irteera  20:00tan izango zen, gero han luntx bat eskeiniko zigutelarik.
Ondoren programa izango zen eta gaueko 12 t´erdiak aldera bueltatuko ginen etxerat autobusez.

ANIMATU ETA ETORRI!!!!

Argibide gehiagorako edo/eta apuntatzeko genarotaldea@gmail.com